Valladoliden kontra hasiko du Liga Hernanik, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 25a, 02:00

Ohorezko Mailan jo­katuko du Hernanik, biga­rren urtez, irailetik aurrera. 2013-2014ko denboraldiko egutegia plazaratu dute, eta Hernanik badaki, noiz eta zeinen kontra neurtuko dituen indarrak, mailari eusteko bidean.


Aurreneko partidua, etxetik kanpo
Joan den urtean bezala, au­rten ere, etxetik kanpo joka­tzea egokitu zaio Herna­niri, ligako aurreneko par­tidua. Aurkaria gainera, ez du nol­a­nahikoa izango: Valla­dolid RAC, Oho­rezko Mai­lako tal­de onena 2012-2013 den­boral­dian.


Santboiana, etxean estreinatzeko
Landaren estreinekoz irai­laren 22an jokatuko dute hi­rukoloreek. Kasu honetan ere, beste haundi baten kon­tra: Santboiana. Liga in­dartsu hasi nahi du Her­nanik, aurrean dituen aur­kari haundien kontra duten maila erakutsi, eta aurreneko puntuak lortuz.

Bi derbiak, jarraian
Eta Valladolid eta Santboia­naren kontra ligan aterrizatu eta gero, bi derbiak jarraian izango ditu Hernanik. Au­rrenekoa Ordiziaren kontra, irailaren 29an, etxetik kanpo. Eta bigarrena, Gernikaren kontra, urriaren 6an; bi­garren hau, Landaren.


Liga maiatzera bitartean
Irailaren 15ean jokatuko da 2013-2014 den­boraldiko au­rre­neko parti­dua; eta lehe­nen­go buelta, joa­nekoa, aben­­duaren 15a arte luza­tuko da. Bueltako lehenengo partidua Gabonen aurretik jokatuko dute, abenduaren 22an; eta ligako azkena, maia­tzaren 4an.

2013-2014 denboraldia

2013-09-15 // 2014-12/22
Valladolid RAC-Hernani CRE
2013-09-22 // 2014-01-26
Hernani CRE-UE Santboiana
2013-09-29 // 2014-02-02
Ordizia RE-Hernani CRE
2013-10-06 // 2014-02-16
Hernani CRE-Gernika RC
2013-10-20 // 2014-03-09
Independiente-Hernani CRE
2013-10-27 // 2014-03-16
Hernani CRE-CR El Salvador
2013-11-03 // 2014-03-23
Ciencias RC-Hernani CRE
2013-11-10 // 2014-03-30
Hernani CRE- CRC Madrid
2013-11-24 // 2014-04-06
Hernani CRE-CR Cisneros
2013-12-01 // 2014-04-13
Getxo RT-Hernani CRE
2013-12-15 // 2014-05-04
Hernani CRE-Vigo RC
*fetxak joan-etorriko partiduetakoak dira.
**Partiduen ordena,
joaneko partiduetakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!