Hondarribiako Zesta Punta jaialdirako gonbidapenak, Pelotadendan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 2a, 02:00

Zesta Punta jaialdia izango da gaur Hondarribiako Jostadi Pelo­talekuan. 20:00etan hasita, bi partidu jokatuko dira, profesional mailakoak; eta bigarrena berezia izango da, Pelotadendako Desafioa izango baita (saria Hernaniko Pelotadendak jartzen baitu). Munduko Kopako finalista izan ziren Egiguren IIak eta Txasiok jokatuko dute, A. Erkiaga eta Enbilen kontra. Aurretik, Moresmau eta I. Erkiagak jokatuko dute Korta eta Endikaren kontra. Jaialdia ikustera joan nahi duenak Pelotadendan ditu gonbidapenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!