Lore eskaintza ostiralean Hernanin eta omenaldia igandean, Abarzuzan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 24a, 02:00

Fernando Ros Naparra hil zela 27 urte betetzen dira aurten eta bere lagunek lore eskaintza egingo diote ostiralean, Antziolako Bidebieta Plazan, 19:00etan. Igandean berriz, Abarzuzara joango dira; bertan omenaldia egingo diote hango eta hemengo lagunek. Joan nahi dutenek izena eman behar dute 629 320 374 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!