ANTTON Zabala hernaniarra eskalatzaile fina dela jakina da, eta orain arte egindako lan eta esfortzu guztiak izan du saria. Zabala, Fortuna taldeko eskalatzailea, Errusiako eskalada txapelketara gonbidatu dute. Ez da bakarrik joango, Etxauriko Ekaitz Maiz sokakidea ere, lagun izango baitu abentura berri honetan. Ez da nolanahiko txapelketa izango Errusiakoa, besteak beste, Munduko Kopako zirkuiturako puntuatuko baitu.
Txapelketa asko irabazitakoa
Bikote gisa ondo ezagutzen dira bi eskalatzaileak. Orain gutxi, Espainiako Rallyen Zirkuitua irabazi baitute elkarrekin. Bakarrik, Zabala hernaniarra Espainaiko eta Euskadiko txapelketak irabazia da, maila eta modalitate ezberdinetan. Aurrerantzean ere, izango da ziur, eskalatzaile hernaniarraren berri.