beroa dijoa uztaila. Eguzkia eta sargori punttua izan dira hizpide azken asteetan, eta hernaniarrek, igerileku irekiak aukeratu dituzte beroari aurre egiteko. Freskura bila, uretan jolasean aritzera, igeri egitera, eguzkia hartzera, lagunekin tarte atseginak pasatzera... asko izan daitezke arrazoiak, baina igerilekuen arrakasta gora dijoa urtetik urtera. Ekainaren 15etik daude zabalik eta eguzkiak berotu duenetan, leporaino bete da, aste eguna izan edo asteburua izan.
Astez bertakoak, asteburuetan ingurukoak
Uztailean goizez lana egiten dutenak asko dira; eta ume gehienak udaleku irekietan dabiltza; beraz, tarte lasai bat izan nahi duenak, hori du aukera egokiena. Arratsaldetan, familia eta koadrila asko gerturatzen dira, eta askotan, bete-bete egiten dira piszina eta inguruko belardiak; beraz, martxa gogoko duenak, badaki.
Hernaniarrek aste barruko egunak aukeratzen dituzte gehienbat, igerilekuetaz gozatzeko. Asteburuetan ordea, bisitariak izaten dira gehienbat. 2006tik, zazpi urte pasa dira igerilekuak zabaldu ziztuztela, eta inguruko herrietan geroz eta ezagunakoak dira. Hori horrela, Lasarte, Irun, Astigarraga, Urnieta eta Andoaindik etortzen dira bisitariak, batik bat. Eta ez dira bakarrak, iparraldeko familia eta koadrilak ere, animatu baitira aurten. Oporretako aukeretako bat ere badira igerileku irekiak. Donostiara edo ingurura oporrak pasatzera etorri direnen bisita ere izaten omen dute, tarteka.
Nobedadeak, aurten
Goiko zelaietan mahai tenisa, boleibola eta saskibaloia egiteko aukera jarri dute aurten, nobedade gisa. Gainera, materiala bertan uzten dute, beraz, asko dira, igeri egin eta eguzkia hartzeaz gain, kirol pixkat egitera animatzen direnak.
Bestalde, igerilekuan bertan dagoen tabernan otordua egiteko aukera ere badago aurten. Bokatak, pizzak eta bestelako hainbat jaki azkar daude aukeran; eta noski, hauei laguntzeko edari eta freskagarriak ere bai.
1.004 familia abonu, aurten
Igerilekura sartzeko bi modu daude: eguneko txartela erosita edo abonu sistema erabilita. Eguneko txartelaren prezioa adinaren araberakoa da eta izenak berak dioen moduan, txartela erosten duenak egun guztirako du; hau da, nahi adina aldiz sartu-irten liteke igerilekutik.
Abonu sistema izaten da ordea, hernaniar gehienen aukera. Aurten Hernanin, 1.004 familia abonu egin dira. Kontuan izan behar da, 1-4 pertsona izaten direla familia bakoitzean, beraz, 3.000tik gora hernaniar dira, sistema hau aukeratu dutenak. Prezioa ezberdina izaten da Kiroldegiko bazkideentzat eta ez direnentzat.
Ordutegia:
11:00-20:30.
Abonuak:
Kiroldegiko abonatuentzat:
*18 urtetik behera, 30,60 euro.
* 18 urtetik gora, 46,30 euro.
* Familiek, 70,00 euro.
Kiroldegiko abonua ez dutenentzat:
* 18 urtetik behera, 56,45 euro.
* 18 urtetik gora, 91,50 euro.
* Familiek, 139,00 euro.
Eguneko sarrerak:
* 6 hilabetetik behera, 0 euro.
* 3 urtetik behera, 2,35 euro.
* 18 urtetik behera, 4,85 euro.
* 18 urtetik gora, 7,10 euro.