Euskera ikasleen eskutik hasiko dira Santio festak bihar, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 23a, 02:00

Arratsaldeko 19:00etan botako dute txupinazoa, eta handik aurrera beste lau egun izango dira aurretik, festetaz gozatzeko. Urtero bezala, Santio eta Santa Ana egunak izango dira, inportanteenak.

Euskal Herritik kanpo jaio badira ere, astigartar peto-petoak sentitzen dira bihar txupinazoa botako duten sei emakumeak. Euskera ikasleak dira seiak AEKn, eta egiten ari diren saiakera aitortu nahi die Udalak, txupinazoa botatzeko aukera emanda. Pregoia 19:00etan irakurriko dute, Udaleko balkoian, eta handik aurrera izango da festarako tartea.

Festa goizetik
Ofizialki Santioak arratsaldean hasiko badira ere, festa bihar goizetik izango da Astigarragan: Toka eta poto lehiaketa, buruhaundiak, bazkariak, animazioa eta txokolate jatea izango dira, besteak beste. Txupinazoa eta gero, Akelarreak girotuko du herria, bigarren urtez. Eguna bukatzeko musika izango da nagusi: Gazte Jai diskoteka eta Lirica de Ceros eta Los Bonitos del norte.

Santio Eguna, ostegunean
Santio eguna izaten da feste­ta­ko egun nagusietako bat: haurrentzako jokoak izango di­ra goizean nagusi; eta arra­tsaldetik aurrera, musika eta dantza: Astigar dantza taldearen erakustaldia, Tro­vaha­va­na talde kubatarra, Larrain dan­tza, Mandoilek taldea...

Santa Ana, ostiralean
Ostirala baserritarrentzako an­­­tolatutako ekintzek markatuko dute. Idi probak, herri kirolak eta bertsolariak izango dira eguerdira bitartean, Pla­zan. Sagardo dastaketa ere izango da, Euskal Herrian egiten den zaharrena. Arratsal­dean, herri kirol desafioa dute Astigarragako koadrilek. Eta eguna bukatzeko, hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak izango dira dastatzeko, eta Laiotz, trikitilari eta txosnetako kontzertuak, dantza­tzeko. Tartean, herriko presoak ere izango dituzte gogoan. Asteburuan ere, festa Asteburuan inguratuko da ziurrenik, inguruko herrietako gazte gehien. Larunbat goizean umeentzako joko eta ikuskizunak izango dira nagusi; eta gauean, musika. Igandean, betizu jateak markatuko du eguerdi partea; eta iluntzea bi ikuskizunek: ile apainketa artisitikoak eta su kalejirak.

UZTAILAK 24- Osteguna
10:30 Toka eta Poto lehiaketa.
12:00 Feriak irekiko dira
12:00 Txupinazo txikia
13:30 Erretiratuen bazkaria
14:00 Haurrentzako bazkaria
14:00 Gaztelekuko bazkaria
16:00 Haurrentzako animazioa
17:00 ZooZoom Foru Plazan
18:00 Txokolate jatea
19:00 Pregoia eta txupinazoa
19:30 Akelarrea
20:30 Txosna irekiera
21:00 Akelarrearen antzerkia
23:00 Gazte Jai diskotea
23:30 Lirica de Cerdos eta Los Bonitos del norte, Txosnan.

UZTAILAK 25- SANTIO
07:00 Aulki jokoa eta txokolate jatea Foru plazan
09:30 Txistularien diana
10:30 Haurrentzako VI Txirridularitza proba
11:00 Meza Nagusia Santio Mendiko ermitan
11:30 Haurrentzako jokoak
12:30 Udalbatzaren soka dantza
Foru Plazan
13:00 Elegancia Mexicana
mariatxiak Foru Plazan
17:00 Sokamuturra txikia
Foru Plazan
17:00 Pasai txaranga
18:00 Astigar taldearen Dantza Erakustaldia, pelotalekuan
19:30 Umorezko bakarrizketa Barry Manleyekin, txosnan.
19:30 Trovahavana talde kubatarra, Barandiaran Plazan.
23:45 Larrain Dantza, Foru Plazatik.
00:15 Mandoilek taldea Barandiaran Plazan
00:15 Gau kubatarra txosnan

UZTAILAK 26 - Santa Ana
09:30 Zubietako joaldunak
09:30 Estanga trikitilariak
Foru plazan:
09:30 Idiak pisatzea
11:30 Gozogintzako azoka
11:30 Sagardo dastaketa
11:30 Idi dema: Aiako Izeta, Errenteriako Irarreta eta Igeldoko Olasagasti, 1.700kg-ko harriarekin
12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Xabier Zeberio
14:30 Bazkaria sagardotegian. Txartelak, Zipotza tabernan.
18:00 Herri Kirol jaialdia Foru Plazan
18:30 On egin Mon Amour ikuskizuna Apeztegi Plazan.
19:30 Trikitilariak.
20:00 Laiotz Barandiaran Plazan.
20:00 Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan.
20:00 Hileko azken ostiraleko
kartel agerraldia.
23:30 Laiotz Barandiaran plazan
00:00 Aborto Fallido, Anboters eta txema taldeak txosnan

UZTAILAK 27 - Larunbata
10:00 Iker Ruizen oroimenezko XIII 3x3 Saskibaloi txapelketa.
12:00 Paintball gunea eta Ki­nekt pantailak Erribera plazan
12:00 Haurrentzako puzgarri eta tailerrak, Foru Plazan
14:30 Gazte Bazkaria
16:00 Paintball eta Kinekt pantailak Errribera plazan
16:00 HPuzgarriak eta tailerrak
17:00 Bingoa Galtzaur elkartean
18:00 Apar festa Foru Plazan
18:30 Sugarri Show fanfarrea
19:00 Eriz Mangoa Norberto Almandoz Plazan
23:00 Errimak oinetan Haatik dantza ikuskizuna pelotalekuan.
23:30 Testing, drogei buruzko informazioa eta analisi gunea.
00:00 Txarantukada
00:00 Sorpresa, Eutsi eta Joxe Replay taldeak, txosnan

UZTAILAK 28 - Igandea
12:00 Erraldoiak eta buruhaundiak Hernaniko dultzaineroek lagunduta, Foru Plazatik.
13:00 Betizu pintxoak Foru Plazan.
14:30 Betizu jatea Foru Plazan. Txartelak, Ikatzan.
17:00 Pala erakustaldia
urritasun fisikoa duten kirolarien eskutik. Ondoren, J.L.
Berakoetxea­ren oroimenezko
IX Pelota jaialdia
18:00 Sienta la cabeza ile apainketa artistikoa. Barandiaran plazan.
23:00 Piratas de Malpika su
kalejira Kale Nagusia-Galtzaur elkargunetik abiatuta.
00:00 Astigarragako II. Film
laburren lehiaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!