Uztailean eta abuztuan bisita turistikoak egiteko aukera, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 23a, 02:00

Hernani ezagutu nahi dutenek udan ere informazioa eskatzeko aukera izango dute Turismo Bulegoan (Biteriko plazan). Egoitza irekita egongo da uztailean eta abuztuan, lanegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Aurten gainera, bi bisita gidatu egiteko aukera jarri dute. Hirigune historikoa bisitatu nahi dutenek aukera izango dute, debalde. Eta nobedadea da, mendi irteera gidatuak antolatu dituztela: Santa Barbara ezagutzeko bata; eta Larre Gain ingurua ezagutzeko bestea. Bisita gidatuak egin ahal izateko, gutxienez, sei pertsonako taldeak osatu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!