Hernaniko bizilagun berrin herrietan hain ezagunak diren jakiak sukaldatzen ikasteko aukera jarri du AMHERek. Sukaldaritza ikastaroa antolatu du larunbatetan; aurrenekoa izan da dagoeneko, eta hilaren 27an eta abuztuaren 4an eta 10ean izango dira datozenak. Senegal, Peru, Maroko eta Kolonbiako sukaldaritza ikasteko aukera izango da. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik amhersosracismo@mugak.org helbidean, 667 71 09 28 telefonoan edo AMHEReko bulegoan, asteartetik ostiralera.
50 euro balio du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!