Rotheko Iron Mana jokatu zen asteburuan. Milaka triatletek hartu zuten parte, tartean, Zumitzako Lander Muñoak eta Xabat Aizpioleak. 1.900 metro egin behar izan zituzten igeri, 80 km bizikletan eta 42,2 km korrika. 3.407 triatletek bukatu zuten Iron Mana; Lander Muñoak 916 postuan bukatu zuen eta Xabat Aizpioleak 1.750 postuan. Bestalde, Tuterako proban ere hartu zuten parte Zumitzako bi triatletek. Emakumeetan, Ines Arraitunandiak 10garren bukatu zuen; eta gizonetan, Asier Oconek 67garren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!