Kiroldegian urte osoan izaten da ikastaroren batean parte hartzeko aukera. Udan ere, eskaintza zabala izaten dute. Aurten, igeriketa ikastaroak antolatu dituzte, abuzturako.
Ikasi edo konfiantza
hartu nahi dutenentzat
Hastapeneko ikastaroak dira, ikasi nahi dutenentzat edo nahi bezain ondo moldatu ez, eta praktikatu nahi dutenentzat.
Helduen kasuan, abuztu osoan izango da ikastaroa, egunero, astez, 08:00etan hasita.
Txikienen kasuan, adinaren arabera antolatu dituzte. 3-4 urtekoek, dakitenek, astelehen, asteazken eta ostiraletan dute, 09:15etan; adin berekoek, baina ez dakitenek, astearte eta ostegunetan. 5 urtetik gorakoek aldiz, egunero izango dute ikastaroa. Igerian ez dakitenek 10:10etan; eta dakitenek 11:10etan edo 12:10etan.
Izen-ematea, zabalik
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek ostiralera arte dute aukera, Kiroldegian bertan.