Endika faborito gaur, Matxin VIaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 23a, 02:00

Irabazleak Juaristiren kontra jokatuko du Kutxa Sarirako pasea.

Gaurko bi erremontistek geroz eta gertuago dute Kutxa Saria jokatzeko pasea. Endika eta Matxin VIa izango dira aurrez aurre; zaleentzat, luxuzko partidua izango dena. Banaka ikaragarrizko maila ematen ari dira biak, eta bai batak eta bai besteak, aukera haundia du Kutxa Saria jokatzeko.

Bikain orain arte
Aurrelariak dira biak, ba­naka, artistak; faboritoa or­dea, azpeitiarra izango da gaurkoan. Partidu bikainak jokatu dituzte orain arte biek; Matxin VIak hiru erre­montista kanporatu ditu, momentuz. Gaur or­dea, duen guztia eman beharko du, Azpeitiko au­rrelaria txa­pel­ketatik kanpo utzi nahi badu.

Irabazleak, Juaristi zain
Gaurko partidua irabazten duen erremontistak partidu batera izango du Kutxa Sarirako pasea. Aurrera egiten duenak Juaristiren kontra izango du dueloa, Banakako Txapelketa Na­gu­sia jokatzeko.

Barrentxeak, partidua
Partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko azkena izango da. Aurretik bigarren partiduan, Barrenetxea hernaniarrak jokatuko du. Bikote Urriza izango du eta aurrean, Juaristi eta San Miguel.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!