Floridako Benta Berriko tunela itxita

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 22a, 02:00

Iberdrola enpresa kablea pasatzen ari da, eta obra horiengatik ostiral arte itxita dago Florida auzoko Benta Berriko tunel txikia. Jakinarazi dute, tunela itxita dagoela bai trafikoarentzat eta bai oinezkoentzat. Tunel hori bertako auzotarrek ibiltzen dute batipat, Hernanitik irteera azkarrena hori dutelako. Ostiraletik aurrera berriz ere irekita izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!