Urtasun aurrera, Agirrezabala aixa menderatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 22a, 02:00

Buruz Buruko Kutxa Saria abuztuan hasiko da, eta han onenekin jokatu ahal izateko postu bat dago jokoan. Postu horren bila ari dira uztailean, erremonteko promesak, eta Ur­tasunek beste pausu bat eman du asteburuan, Agirre­za­balari aixa irabazita, 30-15. Kutxa Sariko prebia deitzen zaio orain jokatzen ari diren faseari, eta ari da bukaerara iristen. Urtasunek, atzo irabazita, ostegunean berriz jokatu beharko du, eta oraingo honetan ez du nolanahiko aurkaria izango: Etxeberria IVa alegia. Etxeberria IVa da gazteen artean joko puntu honentsuenean dagoena.

Kutxa Sariko prebian, beste adarretik datozenek bihar jokatuko dute Galarre­tan: Matxin VIak eta En­di­kak, alegia.

San Miguel eta Juanenea, elkar ondo hartuta
Larunbatean ikusmina zegoen estelarrean zer gertatuko, San Miguel eta Juanenea gazteak elkarrekin lehenengoz jokatzen baitzuten. Pri­meran hartu zuten elkar, eta 40-35 irabazio zioten Etxe­be­rria IVa eta Ioni. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!