Joan dira Madalena jaiak, eta etorri bezala joan dira, gainera: umore onean. Horixe izan liteke atzoko bi egun horiek ondoen deskribitzen dituena. Atzo umeak ekin zioten festari, eta eguerdi partean hasi ziren helduxeagoak festara eransten. Batzuk bezperako festa nahikoa luzatuta zebiltzan, eta ederki etorri zitzaien atseden txiki hori. Txarangak lagunduta egin zuten herri poteoa, eta ondoren, herri bazkaria. Ia 100 lagun bildu ziren bertan, eta bazkal garaia bezain ederra edo hobea, ondorena: jolasak, jokoak eta musika! Modesto Ordokik berak bakar bakarrik jarri zuen festa, eta ondo irabazi zuen atzoko ogia. Dantzaldiarekin bukatu zen festa.
Jesús Lopez tokan,
eta Javi Pavón botean
Lehiaketa dezente izan dituzte aurten ere Lizeagan. Balkoi lehiaketa Saioak eta Aihekok irabazi dute. Tortila lehiaketan, lehen saria Jagoba Galdosek, bigarrena Alejo Luengok eta originalena Maria Jesus Zabaloren tortila, ia lau pixu zituena. Horrez gain, toka eta botea ere izan dira, eta hor onenak: Jesús López tokan, eta Javi Pavón botean.