paul Ojuelek bere aurtengo 6garren finala jokatuko du gaur, Errenteriako Torneoan. Irusta bizkaitarra izango du atzean, eta orain arteko bi partiduetako gisan jokatzen badu Irustak, oso posible da Ojuelek beste txapel bat ekartzea Hernanira. Dorronsoro eta Arratibelen kontra ariko dira, 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua, Errenterian. Hernaniko pelotarien 32garren finala da hau aurten.
Buruntzaldeko Txapelketa aurrera dijoa
Bi finalerdi ikusteko aukera izango da gaur kiroldegian, 19:00etatik aurrera, Buruntzaldeko Txapelketakoak. Kadeteetan, Arrue-Aizpuru ariko dira, Oiarbide-Usandizagaren kontra; jubeniletan, Altuna anaiak, Chiapuso-Aizkorretaren kontra.
Finalerako pasea lortu dutenak: Urkizu eta Esnaola hernaniarrak eta Odriozola eta Errazkin, nagusietan; Azpiroz eta Aburuza jubeniletan; eta Pagola eta Rodriguez hernaniarrak kadeteetan.