Asteburuan beroketak eginda, ostegunean hasiko dira Santioak Aranon

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 22a, 02:00

Santioak gainean dira, eta asteburu honetan zuten preludioa edo beroketak Ara­non. Pelota Txapelketa bi urnietarrek irabazi zuten, Zubillagak eta Arostegik, bi aranoarren kontra: Gascon eta Elortza. 22-18 irabazi zuten kanpotarrek, partidu luze eta borrokatua. Inork ez zuen tanturik galdu nahi, eta partidua asko luzatu zuten. Azkenean, irabazi beharrez, gehien arriskatu zuenak galdu zuen partidua. 3-4 postuak ere jokatu ziren eta Kerejeta eta Otxotorenak irabazi zuten, 22-8, Unai eta Txapartegiren kontra.

Eguerdia ondo sartuta iritsi ziren motor hots batean kotxe zaharrak. Aranon urteroko ohitura izaten da ikusmina jarria zegoen, iritsi zirenerako. 1933ko kotxe bat izango zen zaharrena, telebistan bakarrik ikusten diren horietakoa, baina baziren ha­ren tankerako modernoxeagoak, eta dotore-dotoreak ere bai, norbait haundiaren­tzat egindakoak. Aurten 12 bat kotxe eta moto izan dira.

Itxaferoa hasteko, zomorro jantzian atera ziren
lehenengo emakumeek

Santio jaiak ofizialki ostegunean hasiko dira. Meza bukatu, eta 12:00etan botako dute jai hasierako itxaferoa. Aurten omendu egingo dituzte Iñoteetan zomorro jantzian atera ziren lehendabiziko emakumeak; lehen gizonen ohitura izaki. Arano eta Goi­zuetako pelotarien arteko desafioa eguerdian, eta arratsaldean, Nazabal eta Azurmendi aizkolariak eta iparraldeko jokoak. Tapia eta Leturiarekin trikiti festa, eta koadrilen arteko afaria. Ordu berean, umeentzat, ilargipeko zinea dute.

Hurrengo egunetan ere, hainbat ekitaldiren artean izango dira, ostiralean herriko produktuen azoka, larunbaten arkume jatea, eta igandean umeentzako ekitaldiak. 

UZTAILAK 25 Santio
11:00 Meza
12:00 Jai hasierako itxaferua
Umiantzat bonba japonesak eta buru haundik
12:30 Arano-Goizuta arteko pelota partidua
18:00 Herri kirolak. Aizkoran: Azurmendi ta Nazabal. Iparraldeko jokuk.
20:00 Tapia eta Leturiakin laun arteko triki festa
22:00 Afaria elkarrekin
22:00 Ilargipeko zinia umiantzat

UZTAILAK 26 - santa ana
11:00 Meza
Ondorian Hamaikatakua
13:00 Pelota partidua afizionatun artian
14:00 Jubilatun bazkaya ta bertsolayak gero: Unai Agirre ta Xabier Legarreta bertsolarikin
18:00 Artisau azoka karpan
19:00 Tortilla txapelketa ta herriko sardo eta produktun probaketa
22:00 XXXI. Mus txapelketa San Roke elkartian

UZTAILAK 27
14:00 Arkume jatia: bertako arkumea, bertako entsalada, bertako postria...
Bazkalondoren Kantu saioa fanfarrearekin
19:00 Bertsolarik:

  • Sebastian Lizaso
  • Iker Zubeldia
  • Julio Soto
  • Aitor Mendiluze.

Afalondun Dantzaldiya Elepunto DJarekin

UZTAILAK 28 - Umeen eguna
10:00 Meza
10:30 Umian partidua
Segidan Arano eta Goizuetako dantzariak
15:30 Puzgarrik ta ume jolasak
19:00 Arno ganadutegiko azindak umiantzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!