Txokolatada goizean, haur-jolasak indarrez hasteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 21a, 02:00

Haurrak hasiko dute festa, eta eguerdian helduentzat poteoa, bazkaria eta abar izango dira. Sagardo katak arrakasta haundia atzo.

Goiza haurrentzako izango da gaur, eta eguerditik au­rrera helduentzako, Lizea­ga­ko Madalena jaietan. Txo­ko­latadarekin ekingo diote gaztetxoenek, 10:04etatik au­rrera, eta jolasak eta mozorro lehiaketa dituzte. Eguerdian buruhaundiak ibiliko dira umeen atzetik, eta ondoren herri-poteoa, Bosko Anitz txarangarekin. Herri bazkarian 100 lagun inguru bilduko dira, eta ondoren toka eta bote txapelketak dituzte.

Modesto Ordoki: orkesta bat, pertsona bakarrarekin
Emanaldia berezia dute segidan. Modesto Ordoki ariko da, gizon-orkesta deitzen diotena eta ikuskizun bitxia eskainiko du. 20:30etan bu­katuko dira jaiak.

Victor Hugo kalea trafikoarentzat itxi egingo dute, goizeko 11:00etatik 18:00eta­ra. Larramendi kalea ere itxita egongo da 11 zenbakira.

«Sagardo ona da, bakoitzari gustatzen zaion hori»
Juan Zuriarrain enologoak sagardo kata eman zuen atzo Lizeagan, eta ia 30 lagun bildu ziren bertan. Sagardo biziak eta mikatzak bereizten ikasi zuten, eta ondorio nagusi bat ere atera zuten, sagardo onena dela, bakoi­tzari gustatzen zaion hori.

Sagardo probaketa, tortila txapelketa, eta koadrilen afariak arrakasta izan zuten.

Egitaraua

10:04 Txokolatada, umeentzako jolasak eta mozorro-lehiaketa.
12:06 Buruhaundiak eta Bosko Anitz.
12:57 Herri poteoa eta B.A. txaranga.
14:30 Herri bazkaria.
16:00 Toka eta bote txapelketak eta ondoren sari-banaketak.
17:00 Modesto Ordoki: Gizon-orkesta
20:30 Jai bukaera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!