Akordioa lortu dute, eta Urumeako gurasoak gustora

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 20a, 02:00

Guraso Elkartea: «Patioa umeentzat izango da 08:00etatik 15:00etara, eta horrez gain, Udalak irteera-ranpa egingo digu Sandiusterri kalera».

Urumea ikastolako gurasoak gustora daude, patioaren arazoa konpondu delako, eta alde guztien artean akordio batera iritsi direlako. Hernaniko Kronikari jakinarazi diotenez, bi eskaera nagusiak lortu dituzte: batetik, patioa umeek erabili ahal izatea 08:00etatik 15:00etara; bestetik, irteerako ranpa bat egitea Sandiusterri kalera. «15:00etatik aurrera, gure patioa parkin bihurtuko da. Beraz, arratsaldeko 16:30­etan umeak gelatik ateratzean nora atera behar zuten? Parkin batera? Udalak agindu digu ranpa bat egingo digula, Sandiusterri kale aldera ateratzeko».

Guraso Elkarteak esker oneko hitzak izan ditu alde guztientzat, eta baita Lizea­gako Auzo Elkartearentzat eta baita Berriak merkatari eta ostalarien elkartearentzat.

Eraikin berriaren zai
Urumea ikastola zai dago, Eusko Jaurlaritzak eraikin berria noiz egingo, Elkanotik ateratzeko. Berez, eraikin be­rriak 2014ko ekainean bukatua behar du, baina lanak hasi gabe daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!