Madalena jaiak tripa ondo beteta hasiko dituzte Lizeagako auzotarrek. Bi eguneko festa dute, eta gaur, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira, txupinazoarekin. Tortila lehiaketa izango da gero. 18:35etarako presentatu behar dira tortila guztiak, edozein eratakoak, eta saria izango du
onenak, eta baita eramandako 10 lehenengoek ere.
Sagardo kata berria da aurten. 18:45etan egingo dute kata hori, eta 3 euro ordaindu behar dira. 30 lagunentzat dago lekua. Sagardoa nola apreziatu ikasi ostean, edan ere egin beharko dute, eta probaketa dute, Hernaniko sei sagardotegitako sagardoekin (basoa, 2 euro). Ondoren, koadrilen afaria, eta musika.
Festetan auzoa dotore egon dedin, balkoiak disfrazatzeko eskatu zaie bizilagunei.
Uztailak 20, larunbata
18:03 Txupinazoa.
18:35 Tortila txapelketan
parte hartzeko azken ordua. Edozein tortila eraman liteke, eta 10 lehenengoek saria dute.
18:45 Sagardo kata.
19:12 Sagardo probaketa.
21:30 Koadrilen afaria.
22:30 Musika.