Buruntzaldeko Txapelketa azken fasean sartua dago, eta asteburu honetan 10 partidu jokatuko dituzte Hernanin, gaurtik astelehenera. 4 final laurden jokatuko dira, eta 6 final erdi; final erdi horietako bat, gaur jokatuko dute Esnalek eta Etxegoienek, Real Sociedad taldeko Odriozola eta Errazkinen kontra. Gaur, 20:00etan, kiroldegian.
Bihar goizean, 3 finalerdi
Hiru finalerdi jokatuko dituzte bihar, 11:00etatik aurrera, eta bitan hernaniarrak izango dira tartean. Kadeteetan, Cisneros-Urruzola / Reala; jubeniletan, Urnieta / Intza; eta nagusietan, Urkizu-Esnaola / Gazteleku.
Arratsaldean, infantil mailako lau final laurden izango dira, 16:00etatik aurrera: Alain Agirre-Garikoitz Azurmendi, Ander Lazkano-Endika Arizmendi, Ioritz Berasarte-Oihan Zugasti, eta Jokin Elizalde-Ekaitz Insausti.
Astelehenean, bi finalerdi
Astelehenean Gaztelekuko bi bikotek jokatuko dute kadeteetako finalerdia, 18:00etan, eta ondoren, Hernaniko bi bikote izango dira, 20:00etatik aurrera jubeniletan: Altuna anaiak / Chiapuso-Arizkorreta.