Espainiako bandera, Ikurriña eta Europar batasunekoa jarri zituzten atzo Hernaniko udaletxean. Espaniako Gobernuak agindua eman zuen herri guztietako udaletxeetan Espainiako bandera jarri beharra zegoela, eta Hernanin atzo jarri zuten. Luis Intxauspe Hernaniko Alkateak ekainean jakinarazi zuenez, «mehatxupean eta bortxaz» jarriko da Espainiako bandera Hernaniko udaletxean. Uztailaren 18a zen atzo, eta horren inguruan, Sortu alderdiak horrela adierazi zuen atzo, Kronikara bidalitako gutunean: «1936an bezala, aurten ere uztailaren 18an agerian geratuko da Espainiaren inperialismoaren zapalkuntza»
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!