Iazko arrakasta ikusita, aurten ere arkume jatea egingo dute Aranon, uztailaren 27an, dena bertako generoarekin egina: arkumea, entsaladak, postrea... Bazkal ondoan fanfarrearekin kantu saioa, eta gero bertsolariak, eta dantzaldia. Txartelak salgai daude, 30 euroan: Hernaniko Deportibon, Ereñotzuko Irrintzin, Aranoko Kontzejuan, Goizuetako Amaia kafetegian, Herrerako Zumardin eta Urnietako Kantoin. Umeentzako menu berezia izango da 6 euroan. Txartelak hartzeko azken eguna, bihar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!