Lizeaga auzoan festa giroa izango dute bi egunez, bihar eta etzi, Madalena jaiak baitituzte. Berrikuntzaz betea dator aurtengo egitaraua, egun kopurutik hasita; lehen, egun bateko festa izaten zen, eta aurten bi egunekoa antolatu dute. Horrez gain, sagardo-kata eta balkoi lehiaketa antolatu dituzte, beste hainbat ekitaldirekin batera.
Tortila eta sagardoa gaur
Tortila lehiaketa izaten da urteroko klasiko bat. Edozein tortila klase egin liteke, eta onenak irabaziko du. Tortila entregatzeko azken ordua: 18:35ak. Lehendabiziko 10ek saria izango dute. Tortilari bultzatzeko sagardoa izaten da lagun bikaina. 18:45etan sagardo kata prestatu dute, 3 euroan, 15 minutu lehenago (gehienez 30 lagun). Ondoren sagardo probaketa, Hernaniko sei sagardotegietako sagardoekin, eta gero koadrilen afaria, norberak jatekoa eramanda. Bukaera, musikarekin.
Igandean, egun guztia
Umeentzako ekintzekin hasiko dute igandea, 10:00etan. Eguerdian txaranga eta herri poteoa, gero herri bazkaria, eta jokoan eta musikarekin bukatuko dute eguna.
Azken egunean saria emango diote balkoi ederrenari; horregatik, balkoiak mozorrotzeko eskatu diete bizilagun guztiei.
Trafikoarentzat itxi egingo dute Victor Hugo kalea igandean, 11:00etatik 18:00etara.
EGITARAUA
Uztailak 20, larunbata
18:03 Txupinazoa.
18:35 Tortilla txapelketan parte hartzeko azken ordua. Edozein tortila eraman liteke, eta 10 lehenengoek saria dute.
18:45 Sagardo kata.
19:12 Sagardo probaketa: Itxasburu, Larre-Gain, Elutxeta, Elorrabi, Alberro eta Iparragirre.
21:30 Koadrilen afaria.
22:30 Musika.
Uztailak 21, igandea
10:04 Txokolatada, umeentzako jolasak eta mozorro-lehiaketa.
12:06 Buruhaundiak eta Bosko Anitz txaranga.
12:57 Herri poteoa Bosko Anitz txarangarekin.
14:30 Herri bazkaria.
16:00 Toka eta bote txapelketak eta ondoren sari-banaketak.
17:00 Modesto Ordoki: Gizon Orkesta.
20:30 Jai bukaera.