Autokrossean hernaniarrak ez dabiltza makal aurten ere, Iker Lujanbioren erruz. Joan den asteburuan jokatu zuten Carballon, beste 37 kotxeren artean, eta seigarren postua lortu zuten. Entrenoetan 12garren izan zen; lehenengo sailkapen mangan 3garren; bigarren sailkapen mangan berriz ere 3garren, eta finalera 7garren postuan sartu zen. Finalean kotxe bat aurreratzea lortu zuen. Hurrengo proba, berriz Galizian, abuztuaren 17 eta 18an, Autocross Arteixo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!