Espainiako bandera, Ikurriña eta Europakoa jarriko dituzte gaur udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 18a, 02:00

Hernaniko udaletxean hiru bandera jarriko dituzte gaur: Espainiako bandera, Ikurriña eta Europar Bata­su­nekoa. Espainiako Gobernu­ko Carlos Urquijok agindu zuen Espainiako bandera udaletxe guztietan jartzeko, eta Hernanin gaur jarriko dute.

«Mehatxuz eta bortxaz»
«Zigor mehatxupean» ja­rriko da bandera hori Her­na­niko udaletxean, ekainaren 18ko Plenoan onartu zen mozioak dioenez, eta geroago Hernaniko EH Bilduk prentsaurrean adierazi zuenez. Kronikara bidalitako oharrean Herna­niko Sortuk adierazi du, uztailaren 18an beteko dela agindu hori, frankismoaren altxamenduaren egun seinalatua delako, eta agerian geratu dedin, «Espainiako inperialismoaren zapalkun­tza». Horrez gain, hauxe dio Sortuk: «Es­painiako PPko gobernuak, mehatxuz eta bortxakeriaz Espainiako Ikurra ezarriko du Hernaniko udalean».

EAJ eta H1 kritiko Hernaniko EAJ eta H1 alderdiak kritiko azaldu ziren ekainaren 18ko Plenoaren ostean. Adierazi zutenez, «Espainiako bandera udale­txean jartzeko inposizioa dela eta, Bilduren hipokresia salatu nahi dugu, besteei desobedientzia exiji­tzen diete justuak ez diren erabakien aurrean, baina beraiek obeditu egiten dute prag­matismoa­ren izenean».

Ikurriñaren aldeko ekitaldia, ekainaren 22an
Espainiako bandera jartzeko aginduaren kontra, ikurriñaren aldeko omenaldia egin zen Gudarien plazan, ekainaren 22an. Ekitaldi horretan, ikurriña berriz ere Gudarien plazan jarri zuten, garai batean egon zen gisara. 1977tik Herna­nik izandako zazpi Alkatetik bost bertan izan ziren, eta Luis Intxaus­pek, egungo Alkateak hitz hauek egin zituen: «1977an Pleno berezia egin zen Udalean, Inazio Iruin Alkate zela. Gai bakarra landu zen: ikurriña ofizialki gure ikur gisa onartzea. Hala onartu zen aho batez, eta ordutik ikurriña udaletxeko balkoian izan da». Horrez gain, adierazi zuen, «lur arrotzetik, inposizioz, behartuta» jarriko dela Espainiako bandera Udaletxean.

Hiru bandera
Kronikak jakin ahal izan duenez, hiru bandera jarriko dira gaur: Espainiakoa, ikurriña eta Europakoa. Ekital­dia noiz izango den ez dago ziur, bai­na arra­tsalderako jarriko di­tuzte hiru bandera horiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!