Hernaniko Pausoka taldeak antolatuta, hitzaldia emango du larunbatean Kataluniako mediku batek. Lluis Arnaiz Duro de Paradis medikua aditua da neurobiogenetika arloan, eta gaitz arraroak dituzten haurrak tratatzen ditu. Hitzaldian azalpenak emango ditu egiten duenari buruz, interesatuak dauden guztientzat. Larunbat goizean izango da, 10:00etan, Florida kaleko 9 zenbakian, Pausoka elkartearen lokaletan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!