Bi eguneko festa aurten, Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 17a, 02:00

Datorren larunbat eta igandean jai giroan izango dira Lizeagako auzotarrak, Madalena jaiak ospatuko baitituzte. Larunbat arra­tsaldean hasi eta igandean egun guztiko festa izango dute. Nobedadeen artean ditugu sagardo-kata, eta balkoi lehiaketa.

Balkoi lehiaketa, asteburu guztian
Auzoa dotore-dotore izateko asmoarekin, balkoi lehia­keta antolatu dute aurten, eta asteburu guztian balkoia dotoreena duenari saria emango diote.

Jana eta edana ez dira faltako Lizeagan. Larun­ba­tean sa­gardo-kata eta sagardo probaketa dituzte. Koa­drilen afaria ere ostiralean da (ba­koitzak berea eraman behar du). Igan­deko bazkari-txartelak salgai dau­de, ostegun arte, 10 euroan, Aitan-Etxe, Pacheco eta Lizeagan.  

Uztailak 20, larunbata
18:03 Txupinazoa.
18:35 Tortilla txapelketan parte hartzeko azken ordua. Edozein tortila eraman liteke, eta 10 lehenengoek saria dute.
18:45 Sagardo kata.
19:12 Sagardo probaketa: Itxasburu, Larre-Gain, Elutxeta, Elorrabi, Alberro eta Iparragirre.
21:30 Koadrilen afaria.
22:30 Musika.

Uztailak 21, igandea
10:04 Txokolatada, umeentzako jolasak eta mozorro-lehiaketa.
12:06 Buruhaundiak eta Bosko Anitz txaranga.
12:57 Herri poteoa Bosko Anitz txarangarekin.
14:30 Herri bazkaria.
16:00 Toka eta bote txapelketak eta ondoren sari-banaketak.
17:00 Modesto Ordoki: Gizon Orkesta.
20:30 Jai bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!