Zabalik dago Sagasatiyako 88 etxebizitzetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 19a, 02:00

Sagastiyan 88 etxebizitza eraikiko dituzte, erosketakoak. Etxebidek zozketa egingo du, baina parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Etxebiden dagoeneko apuntatuta daudenek bakarrik eman dezakete; horretarako, Sagastiyak promozio honetan apuntatu behar dute. Bi modu daude: www.etxebide.euskadi.net helbidean edo Eusko Jaurlaritzak Donostian (Andia kalea, 13) duen egoitzara joanda. Azken eguna, uztailak 22.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!