behar bereziak dituzten haurren gurasoei zuzendutako hitzaldia emango dute bihar, goizeko 10:00etan, Hernanin. Neurobiogenetikari buruz ariko da Kataluniako mediku bat, Lluis Arnáiz Duró de Paradis, kasu horietan aditua. Arnáiz Duro de Paradisek Bartzelonan dauka kontsulta, eta neurologia erabiltzen du bere gaixoak tratatzeko. Hain juxtu, gaixo horien artean, asko dira terapia eta zaintza bereziak behar dituztenak, eta berak nola lan egiten duen azalduko du biharko hitzaldian.
Hernaniko Pausoka elkarteak antolatu du hitzaldia, behar bereziak dituzten haurren aldeko elkarteak. Pausokak dei egin die kasu horretan egon litezkeen guztiei, biharko hitzaldira azaltzeko. Hitzaldia, Pausoka elkarteko bulegoan, Etxeberri auzoan, 9. blokean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!