Igor Elortza eta Unai Agirre bertsolariek kantatuko dute bihar, 20:30etan Astigarragako Ipintza sagardotegian. Bertso afaria izango da, 20:30etatik aurrera, eta helburua da, Astigarragako euskal presoei Gara edo Berria egunkarietako harpidetza ordaintzen laguntzea. Afariak 25 euro balio ditu (12 afaria eta 13 laguntza), eta Astigarragako Herrirak eta Ipintzak antolatzen dute. Txartelak, Astigarragako Zipotza eta Ikatza tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!