Euskal Selekzioa goi goian, Ibai Mendiko oinetakoekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 17a, 02:00

Mendi lasterketak modan jartzen ari diren honetan, Hernaniko denda batek janzten dizkie oinetakoak euskaldunik azkarrenei: Ibai Men­di dendak. Hain justu, Euskal Selek­zioko 10 kide Hernanin izan ziren larunbatean, eta jendearen galderei erantzun zien, besteak beste. Jokin Li­zeaga urnietarra falta bazen ere, hor ziren: Aitziber Ibar­bia, Nerea Amilibia, Hassan Atichao, Oier Ariznabarreta, Iban Otamendi, Fernando Etxegarai, Leire Agirreza­ba­la, Elena Calvillo, Aritz Ejea eta Imanol Goñi.

Goi goian dabil Euskal Selekzioa, Ene­ko Allende se­lekzionatzaileak azaldu zuen gisan, «Es­pai­niako Txapel­ke­tan, muti­le­tan lehenengo taldea izan gara eta nesketan bigarren. Mundu­ko Kopan lehenengo hamarretan sartu nahi genuke taldekoren bat, eta horretarako 5-6 egunez entrenatzen dugu astean».

Ibai Men­diko oinetakoek ere lagunduko dute goi maila horretan ibiltzen, inongo zalantzarik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!