Sukaldaritza ikastaroa udaran, Amherrek antolatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 16a, 02:00

Senegal, Peru, Maroko eta Kolonbiako janariak prestatzen ikasteko aukera izango da.

Lau eguneko sukaldaritza ikastaroa izango da Her­na­nin, uztailean eta abuztuan, AMHER elkarte multikulturalak antolatuta. Mundu­ko beste herri batzuetako sukaldaritza ikusi eta ikasteko aukera jarriko dute, beste osagai batzurekin zer plater ederrak prestatu daitezkeen. Sukaldea gustoko duenak eta plater berriak probatzeko kapritxoa daukanak aukera ezin hobea dauka, lau egunetan: uztailaren 20 eta 27an, eta abuztuaren 3 eta 10ean.

Larunbat goizetan, lau orduz
Ikastaroa lau larunbatetan egin­go dute, eta lau orduko saioak izango dira: 09:00­etatik 13:00era. Prezioa, 50 euro. Apuntatzeko, telefonoz: 667 710 928; emailez: amhersosracismo@mugak.org;edo bulegoan: asteartetik ostiralera (10:00-13:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!