karmen eguna ospatuko dute bihar Kaxkoan, bizilagunentzat, egun haundia. Goizeko 09:00etan hasiko da festa, Agustinetako mezarekin; ondoren, Dianak girotuko ditu kaleak. Txupinazoarekin batera, 12:00etan, Mª Dolores Amonarraiz izendatuko dute Alkate eta Maite Iradi omenduko dute, Kale Nagusiko 40an. Elkarrekin bazkalduta, jokoak izango dira protagonista arratsaldean: kartak; igel, toka eta botea; eta umeentzako puzgarriak. Eguna bukatzeko, lehiaketetako sari banaketa eta tradizioa den sardin jatea antolatu dituzte.
09:00 Meza Agustinetan
09:30 Diana
12:00 Txupinazoa. Alkate eta omenduari omenaldia. Balkoi lehiaketa
Trikitixa Kaxkoan zehar
14:00 Bazkari herrikoia
16:30 Karta jokoa Kardaberazen
Toka, igela eta bote jokoa Nagusian
17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin
18:00 Txokolatada Plaza Berrin
20:00 Sari Banaketak
20:00-22:00 Sardin jatea
22:30 Bukaerako txupinazoa