Kuba, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 16a, 02:00

Axeri taldeak antolatuta, Danieuris eta Daniellis Moya Ávilak kantatu zuten ostegunean Hernanin. Kubako musika eta poemak Hernanira ekarri zituzten bi ahizpa kubatarrek, eta beste geldialdi arrakastatsu bat egin zuten Milagrosan, Euskal Herrian egiten ari diren kantu-jiraren barruan. Euskal poemak ere kantatu zituzten, herri hau gero eta gehiago ezagutzen duten bi ahizpaok. Herna­nia­rrek ez zuten hutsik egin, eta Milagrosa goraino bete zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!