Turismo irteera gidatuak, uztailean eta abuztuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 15a, 02:00

hernanira etortzen di­ren bisitariek edo herriaz gozatu nahi duten bizilagunek aukera izango dute uztailean eta abuztuan. Turismo informazio gunea zabalik egongo da bi hilabeteetan, asteartetik igandera. Lanegunetan, 10:00­etatik 14:00etara eta 17:00­etatik 20:00etara egongo da zabalik; eta igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00­etara.


Bisita gidatuak
Hernaniko eta eskualdeko informazio turistikoa emango da bertan. Hirigune historikoan bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da, debalde. Nobedade gisa, mendi irteera gidatuak ere antolatu dituzte Santa Barbara eta Larre Gainera, beti ere, aurrez erreserbatuta. Gutxienez 6 laguneko taldeak izan behar dira. Santa Barbararen ka­suan, paraje ederrez disfrutatzeaz gain, mendi honek izan duen garrantzia historikoa azalduko dute. Men­di buelta ostean Errioguardan bazkaltzeko aukera izango da, prezio berezian. Larre Gainera joaten direnek Igoian-Akola estazio megalitikoa ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste. Kasu honetan ere, bazkaltzeko aukera izango da Irubiden.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!