Ibai Alba hernaniarra geldituko duenik ez da azken aldian. Larunbatean Markinako krossean hartu zuen parte eta 115 korrikalariren artetik, bera izan zen onena, 22´31ko denbora eginda. Ez zen azken aldian lortu duen garaipen bakarra izan. Ekaina bukaeran beste bi txapel jantzi zituen: aurrenekoa ekainaren 28an, Orioko Duatloia irabazita;
eta bestea ekainaren 30ean, Andoainen, Kaletxiki lasterketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!