«Egin liteke, baina ez dute nahi» oihukatuz protestatu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 14a, 02:00

hernaniko banketxeen aurrean protesta egin zuten atzo Kaleratzeak Stopeko kideek, hainbat herritarrekin batera. «Egin liteke, baina ez dute nahi» oihuak entzun zitezkeen behin eta berriz, banketxeen aurrean. Ho­riekin eta beste askorekin go­goratu nahi zuten, bankuen esku dagoela aldaketa, esaterako, IRPH interes mota, abusuzko klausulak... Kaleratze bakar bat gehiago egon ez dadin protestan jarraituko dute. Hurrengo zita datorren asteburuan dute, Bulevarrean egingo den akanpandan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!