Maialen Gonzalez eta Iker Muñagorriren notak, selektibitateko hiru onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 14a, 02:00

Etorkizuneko bi mediku dira Maialen Gonzalez eta Iker Muñagorri hernaniarrak. Gogor ikasi dute batxilergoan eta seletibitatean, medikun­tzako karrera ikasteko eska­tzen duten media ez baita nolanahikoa. Klabea di­ziplina eta organizazioa dela diote, baina esfortzu haundia ere, badago atzean. Maialen Gonzalez eta Iker Muñagorri, Donostiako An­tigua-Lu­berri institutuko ikas­leak biak, perfekziotik gertu geratu dira selektibitatean. Gipuzkoako hiru onenen artean daude, beraien notak: Maialen Gon­zalezek 9,630 atera du, onena; eta Iker Muñagorrik 9,510, hirugarren altuena. Kronika be­raiekin bildu da, egindako lanaren sekretuak deskubritu eta etorkizunari buruz hitz egiteko.

Ba al dago klabe edo sekreturik selektibitatean 9,5 baino gehiago ateratzeko?
Maialen: Argi dago, nota onak ateratzeko ikasi beharra dagoela, baina antolaketak ere, garrantzia haundia du. Ikasgai batzuetan, ikasturtean egindako lana nabaritu dut; hori ikasteko beste modu bat baita. Hala ere, ez naiz egunero ikasi beharreko orduekin tematzen den horietakoa...
Iker: Gakoa, funtsean, antolakuntza da, benetan ga­rran­tzitsua da denari errepara­tzea eta gaiak ulertzea. Nire ustez, ez da komenigarria ikasten bost ordu baino ge­hiago pasatzea. Ordube­tero atsedena hartzen dut, ikasitakoa buruan ondo sartu da­din. Hori bai, esfortzu edo borondaterik gabe, akabo. Gogoa mantendu behar da.  

Medikuntza ikasi nahiak ba aldu egindako esfortzuan zerikusirik?
Maialen: Hasieratik izan dut argi medikuntza ikastekotan gogor saiatu beharko nuela, sartzeko nota oso altua baita, urtero.  Ez dut hasieratik argi izan medikuntza ikasi nahi nuela, baina ez nuen aukerarik galdu nahi, eta gogor ikasi eta lan egitea erabaki nuen. Selektibitatean ahalik eta nota altuena atera nahi nuen, hori bai, nota bat helburu hartu gabe. Kurtsoan emandakoa errapasatu dut ondo prestatzeko, orduak eta orduak pasa ditut.
Iker: Nota altua atera nahi nuen, medikuntzarako eska­tzen duten sarrera nota oso altua baita. Eta azken orduan iritziz aldatuko banu, nota altuarekin aukera dut beste edozein karreratan sartzeko, fase espezifikoa eginda, noski.

Eta kuriositatez, zergatik medikuntza? Zein adar aukeratuko duzuen pentsatzen hasi al zarete?
Maialen: Ez dut hasieratik argi izan, ez da erabaki erraza; beraz, oraingoz medikuntza ikasiko dudala jakitearekin nahikoa dut. Hala ere, esan beharra dut psikiatriak eta gaixotasun mentalarekin lotutako ikasketek izugarri erakartzen nautela; beharbada hortik joko dut.
Iker: Txikitatik izan dut interesa gaixotasun eta tratamenduekiko. Gizakiaren anatomiarekin batera, mundu miresgarria iruditzen zait. Orain bi urte hartu nuen erabakia. Zein adar? asko daude eta oraindik ez dut argi. 6 urteak gainditu behar ditut lehendabizi, baina hiruk erakartzen naute:, kardiologiak, endokrinologiak eta neurologiak.

Unibertsitatea, karrera... nola ikusten duzue etorkizuna ?
Maialen: Esperientzia berri hau bizitzeko izugarrizko gogoa dut, giro berria, jende berria... Argi daukat baita ere karrera honek denbora asko eskatzen duela, baina mentalizatzen hasia naiz.
Iker: Ezin dut etorkizuna aurreikusi. Ziur dakidana da sendagileak, me­kanikoak, epaileak, dendariak... langabeziak denei eragiten diela.

Ikasi eta ikasi... denbora librerako tarterik izaten al duzue?
Maialen: Lana ondo antolatuta beti izaten da tarteren bat lagunekin egoteko edo beste zerbait egiteko.
Iker: Kosta egiten da ikasketak eta denbora librea bateratzea, baina lehen esan bezala, antolakuntza da klabea. Gauza batzuk sakrifikatu behar izan ditut, baina gitarra jotzeari, bidaiei... eusten saiatzen naiz. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!