Sagastiyako 88 etxebizitzetan izena emateko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 13a, 02:00

Babes Ofizialeko 88 etxebizitza eraikiko dituzte Sa­gastiyan, Etxeberri auzo ondoan. Etxebizitzak erosketakoak izango dira eta 2015 urterako egon behar dute bukatuta. Ohi bezala, Etxe­bidek aldez aurretik egingo du zozketa, eta parte hartzeko, izena emanda egon beharra dago.

Izena emateko bi modu
Izena, Etxe­biden apuntatuta daudenek bakarrik eman dezakete, eta horretarako bi modu daude: www.etxebide. euskadi.net helbidean sartu eta Hernaniko 88 babes ofizialeko etxebizitza sustapenean izen-ematea linkaren gainean klik eginda; edo Eusko Jaurlari­tzak Donostian duen egoi­tzara joan, eta Zuzenean Arreta Zerbitzuan izena emanda (Andia kalea, 13). Izena emateko epea uztailaren 22ra arte egongo da zabalik.

Etxebidetik jakinarazi dute, epe horretan izena ema­ten ez bada, interes ezaren seinale izango dela. Bes­talde, gogoratu dute  parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituztenen eskaerak baztertuak izango direla.

88 etxebizitza, hiru eta bi gelakoak
88 etxebizitza egingo dituzte, guztiak erosketakoak. Ho­rietatik 84 etxebizitza hiru gelakoak izango dira, bi komunekin; 75,74 eta 90 metro2 artekoak. Lau egokitutako etxebizitzak izango dira, bi logelakoak eta ko­mun bakarrekoak; 79,47 metro2-koak.

Prezioei dagokienean, txikienak 111.691,20 euro balioko dute; eta haundienek 163.698,16 euro.

Uko eginez gero, bi urte Etxebidetik kanpo
Etxebidetik gogoratu nahi dute, etxebizitza tokatu eta uko egiten dutenei baja emango zaiela; ondorioz, bi urtetan debekatua izango dutela zozketetan parte hartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!