Gipuzkoako I. Rogainea Aralarren, hernaniarrek antolatua

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 16a, 02:00

Orientazio proba bat da, eta irailaren 7an jokatuko da Lizarrustin. Informazio gehiago, eta apuntatzeko: ‘orientimos.blogspot.com.es’

Hernaniarrek dezenteko partea izango dute Gipuz­koan antolatzen den lehen­dabiziko Rogainean. Bizibizi­ki enpresak eta Irungo Men­dizaleen Orientazio Sailak an­to­latu du orientazio proba be­re­zi hori. Aurkezpenean hor zi­ren: Ekaitz Zubeltzu (Bizi­bi­zi­ki), Al­ber­to Ta­piz eta Rafa Ro­me­ro (Irun­go Men­dizaleak).

Orientazio proba, federatu eta herritarrentzat
Rogainea da orientazio pro­ba bat, bikoteka edo taldeka (gehienez bost) egin litekeena, eta bakoitzak nahi duen erritmoan. Guzti­ra 6 ordu inguruko proba da, eta federatuek eta edozein herritarrek parte hartu dezake. «Hori bai, komeni da orientazio gaitasuna izatea, eta fisikoki pixka bat prestatuta egotea. Baina hala ere, batzuk bokadiloak hartuta joango dira, eta beste batzuk ez dira geratu ere egingo», dio Rafa Romerok, proba antolatzen ibili den hernaniarrak.

Ikastaroa eta proba
Irailaren 7an da proba, Li­za­rrustin, Pirineoetako rogainea proben ligan sartuko dena. Esperientziarik ez du­tenek aukera dute astebete lehenago ikastaro bat egiteko, irailaren 1ean. Izenematea zabalik dago, eta apuntatzeko edo informazio gehiago lortzeko, web orrialde bat jarria daukate: orientimos.blogspot.com.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!