«Bostehundik gora garagardo botila jaso ditugu Santa Barbaran, 4 tona zabor inguru»

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 13a, 02:00

Larrak moztu eta su arriskua gutxitzeko asmotan, San­ta Barbara mendiko bazterrak garbitzen aritu dira San Joa­n aurretik, Roxario Pikabea basozaina eta Uda­leko brigada. Desbroza­do­rarekin aritu dira txukuntze lanetan, zu­haitz azpiak garbitzen... In­tentzioa da, ne­guan, bakanketa lanak egitea. Azken ha­mabost urteetan ez da halako garbiketa lanik egin Santa Barbaran, eta Roxario Pika­beak  dioenez, ez zuten halako panorama espero: «garbiketa lanak ondo joan dira, espero bezala, harkaitza ez zen beste guztia garbitu dugu. Sorpresa hartu dugu zikinkeriarekin. Es­pero genuen zerbait, baina inoiz ez hainbeste».

«Zerbeza botilak eta latak jaso ditugu, batez ere»
Garbiketa lanekin hasi zirenean, bazekiten, zabor de­xente egon zitekeela. Hala ere, inoiz ez, aurkitu dutena bezainbeste: «esuzteko ga­lanta hartu genuen. 500dik  gora zerbeza botila jaso ditugu, eta zerbeza eta freskagarri latak ere, ikaragarri pila. Bi kontainer bete ditugu, lau tona zabor inguru».
Roxario Pikabearen ustetan, argi dago zaborra bota­tzeko joera ez dela oraingoa: «botila berriak bazeuden, baina baita oso zaharrak ere... ez da gaurko kontua; aspalditik pilatzen joan da bide bazterretan. Gehiena ermita bidean aurkitu dugu eta joera zein izan den ere, antzeman liteke... kotxean igotzen dira Er­mitara, eta leihotik botatzen dituzte edalontzi hutsak».

Ez da kasu bakarra
Badira beste hainbat puntu zaborra pilatzen dena, Pika­beak dionez, batez ere, uda partean: «Zoritxa­rrez badaude beste gune batzuk, zaborra dexente biltzen dena. Martin­de­gira bidean, karretera baztarrean pilatzen da. Fa­go­llaga inguruan, Uru­mea bazterrean, presa ondoan, Ugal­detxon... Jendearen mu­gi­menduak mar­­­katzen du za­bor kopurua; udaran izaten da gehien».

«Kontzientzia hartzea»
Hernani garbi mantentzeak duen ga­rrantzia azpimarratu nahi dute, jaso duten zabor guztiaren berri emanaz: «Her­nanik gune berde ederrak ditu eta garbi mantetzea denon esku dago eta denon betebeharra da». 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!