Hernaniko bankuen aurrean protesta egingo dute gaur Hernaniko Stop Kaleratzeak plataformako kideek. Deialdian diote, «hortzak erakusteko eta guztion haserrea erakusteko garaia dela»; hori horrela, hernaniar guztiak gonbidatu dituzte, gaurko protestan parte hartzera. Eguerdiko 12:00etan egin dute zita, Urbieta kalean.
«Kale eta bankuak enpapelatuko ditugu»
Gaurko protestarekin, banketxeek duten jarrera salatu nahi dutela azaldu dute: «banketxe eta kutxek duten jarrera bihotz gogorra eta krudela salatu nahi dugu.
Asmoa dugu kaleetan
eta bankuetan pankarta eta folletoak pegatzea, Hernani enpapelatzea».