«Bidegorria atzeratu eta Gay Murreko patioa estaltzea proposatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 12a, 02:00

Hernaniko alderdi sozialistak Lizeagako bidegorriaren proiektuaren kontra dagoela jakinarazi nahi du, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Dio, Bildu, gobernatzeko iniziatibarik ez izatetik, arazoak sor­tzera pasa dela: «asteleheneko Hiri­gintza Batzordean Lizeagako bidegorriaren gaia aztertu zen eta honek Urumea ikastolari eragingo dion arazoa. Gure ustez, Bilduk arazoa sortu du ez zegoen tokian, eta guztia, egoskorkeriagatik. Diru­dienez, Lizeagako bidegorria aurten egitea erabaki du Udalak: «bidegorriaren on­do­rioz aparkalekuak gutxituko dira. Eta aparkaleku arazoa konpontzeko okurritu zaie Urumeako patioa etenik gabe irekita manten­tzea, aparkatzeko»

«Oposizioak eman zituen zenbait soluzio Hirigintza Batzordean»
PSE-EEk dio, asteleheneko Hirigintza Batzordean, oposizioak eman zituela soluzio batzuk: «Urumeako ikastola aurten botako ez dutenez, eskatu genuen, aurten horretarako onartua zegon aurrekontua Gay Murreko patioa estaltzeko erabiltzea. Gai­nera, uste dugu, Eusko Jaurlaritzan subentzioa lortu litekeela obra hori egiteko». Alderdi sozialistaren us­tetan, aurtengo aurrekontuetan Urumeako eraikina bo­tatzeko onartua zegoen partida bidegorria egiteko erabiliko da: «arazoak sortzeko erabiliko da diru hori. Argi dugu, eraikina ezingo dela bota Hezkuntzak ikasleak bertan mantetzen dituen bitartean. Oposizioak eman dituen zenbait soluziorekin, bidegorriaren obra atzera­tzea proposatzen dugu, eraikina bota bitartean, soluzio merkeena baita. Horrela gainera, urteetako eskariari erantzuna emango litzaioke: Gay Mur eraikineko patioa estaltzea»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!