afizio gisa hasi zen guztia. Inaxio Lizeagari saskiak egitea gustatzen zaio, aspalditik. Kartoizko kajek ekartzen dituzten plastikozko prezintoekin egiten ditu, erabat berrerabiliak izan daitezen.
Joan den hilean Jaione Kongelatuak dendatik pasa zen, beti bezala, prezintoak biltzera. Eta han okurritu zitzaien, ideia bikaina. Isabel Cascori egiten zituen obra-txikiak erakutsi zizkion Inaxio Lizeagak: edalontziak lepotik zintzilikatzeko saskiak, saski tradizionalak, lore-tiestoak sartzeko saskiak... Isabelek bertan salgai jarriko zituela esan zion, eta lortutako dirua izango zela Angel Olaranek Wukron dituen proiektuak laguntzeko. Prezio sinboliko jartzea erabaki zuten, tamainaren arabera, 1 eta 5 euro bitartekoa. Beraz, Inaxio Lizeagaren saski bat erosi eta lagundu nahi duenak, Jaione Kongelatuaken ditu salgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!