Santioak geroz eta gertuago dira, eta Astigarragan, festen atariko kontzertua antolatu dute bihar. Aiztondo abesbatzak, Astigar dantza taldeak, Noberto Almandoz musika eskolak eta Txirrisklako txistulariek eskainko dute emanaldia. 22:00etan izango da, Foru Plazan. Bestalde, igandean, Balda zuria eta berdea laburmetraia eta Los descendientes pelikula jarriko dituzte, kalean; 22:30etan, Foru Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!