Manex Iradik eta Maialen Pavonek marka bikainak, Granollersen.

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 11a, 02:00

Beroa izan zen hizpide asteburuan, Kadete Mailako Espainiako Txapelketan. Granollersen jokatu zen eta Hernaniko bi atletek denbora bikainak egin zituzten. Manex Iradik 1:29:77 egin zuen 600 metroko proban, eta denbora on horrekin esan zion agur denboraldi ederrari. Maialen Pavonek 1,48ko altura saltoa egin zuen. Asteburuan Euskadiko txapelketan izango da atleta hernaniarra, Durangon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!