Bi ahizpa kubatar, Danieuris eta Daniellis Moya Avila izango dira gaur Hernanin, Las dos D taldeko bi kideak. Poemak kantatzen dituzte, estilo kubatarrean. Kubako abesti tradizionalak kantatzen hasi ziren, eta gaur egun berri ugari dituzte, autore kubatarren poemak oinarri hartuta. Kantu-jira egiten ari dira Euskal Herrian, abuztuaren 29ra bitartean, eta gaur Hernanin izango dira. Axeri taldeak antolatu du kontzertua; Milagrosan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Kubari erabat lotuta
Habanerak, danzóna, boleroa, sona, cha-cha-cha, feelinga.. Milagrosara gerturatzen direnek hainbat genero entzun ahal izango dituzte, Kubarekin erabat lotutakoak. Poemak aukeratu eta Danieurisek jartzen die musika; kantu-jirarako aukeraketa berezia egin dute. Kubako Manzanillo herrian jaio ziren bi ahizpak eta orain Habanan bizi dira. yy