Berdintasun Kontseiluak ‘Andrekale’ izena
berreskuratzeko eskaera egin dio Udalari.
zergatik deitzen zaion Andre kalia edo Andrekale ez da erraza jakiten, baina hernaniarren memorian iraun egin du izen horrek, urte asko eta askotan. 1927tik Kardaberaz deitzen diogu kale horri, baina izen gehiago ere izan zituen: Urumea kalea, esaterako, urte gehienetan ofizialki erabili den izena. Herritarrek, ordea, Andrekale esan izan diote, eta horren adibidea da 1896tik 1902ra ofizialki Andre kalia jarri zitzaiola, euskeraz, eta Calle Urumea, erderaz. Andre kalia jartzeko arrazoia ere aipatu zuten orduan «aspaldi-aspaldiko ohituraz hala esaten zaiolako kale horri».
Berdintasun Kontseiluak Hernaniko kale izendegia aztertu du, eta ondorioetako bat da, emakume jakin baten izenik ez dela azaltzen. Horregatik, besteak beste, eskatu dio Udalari, Andrekale izena berreskuratzeko. Udala gaia aztertzen ari da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!