Egun osoko festa asteartean, Karmen Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 11a, 02:00

Maria Dolores Amonarraizek hartuko du Alkate kargua, eta omendua Maite Iradi Gorrotxategi izango da. Lehiaketak, sardin jatea, karta jokoa... ezer ez da faltako, ospatzeko.

Festa giro usaina nabari da Kaxkoan. Egun haundia dute asteartean, Karmen Egu­na eta dena ondo lotuta dute, jaia behar bezala ospatzeko. Eguna hildako bizilagunak gogoratuz hasiko dute, 09:00­etan, Agustinetan egingo duten mezarekin. Ondo­ren, Dianak esnatuko du Kax­koa.


Alkate berria eta omendua, protagonistak
Alkate berria izango da Kax­koan uztailaren 16tik aurrera. Ohorea Maria Dolo­res Amo­narraizek izango du aurten. Txupinazoaren ondoren hartuko du kargua ematen dion makila, eta ondoren urtebete izango du, orain arte bezala, Kaxkoaren alde lanean aritzeko. Eguneko beste omendua ere, ezagun askia da Kaxkoan: Maite Iradi. Jubilatu egin da aurten, 50 urtetan Kale Na­gusiko Iradi drogerian erremedioak eskaintzen aritu eta gero. Omenaldiak bukatuta, trikitixak girotuko du Kax­koa, bazkalordura bitartean. 14:00­etan, Plaza Berrin elkartuko dira bazkaltzera, eta arratsalderako indarrak hartzera. Jokoek markatuko dituzte arratsaldeko aurreneko or­duak. 16:30etan hasita, kartetan ariko dira Kardaberazen, eta igel, toka eta botean, Kale Nagusian. Umeentzako jokoak ere izango dira: puzgarriak Plaza Berrin eta txokolatada, meriendatzeko. Iluntzean, balkoi ederrenari emango diote saria; eta baita arratsaldeko jokoetako irabazleei ere. Eguna sardina janez bukatuko dute, beste urtebetez. 

EGITARAUA
09:00 Meza Agustinetan hildakoen omenez
09:30 Diana
12:00 Txupinazoa
Alkate eta omenduari omenaldia.
Balkoi lehiaketa
Trikitixa Kaxkoan zehar
14:00 Bazkari herrikoia
16:30 Karta jokoa Kardaberazen
16:30 Toka, igela eta bote jokoa Kale Nagusian
17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin
18:00 Txokolatada Plaza Berrin
20:00 Sari Banaketak
20:00-22:00 Sardin jatea
22:30 Bukaerako txupinazoa


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!