Aurten aurreneko aldiz, DJ lehiaketa antolatu zuten San Joan jaietan. Erdiguneko 15 tabernek hartu zuten parte, eta musika jartzaile finena Atxur Tabernako Xebastian Madd DJa izan zen. Bigarren postuan geratu zen Haida tabernako DJ Vitri; eta hirugarren, Caserioko Dj MR Zeus. Sari banaketa astelehen arratsaldean egin zuten, Haida tabernan bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!